Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como UDALTZAINGOA

Bide-hezkuntza LH 3

Nerea eta Aitorren bisita izan dugu eskolan, Getxoko Udaltzaingoak. Bide-hezkuntzari buruzko edukiak eta jolasak egin ditugu gure ikastetxera era seguruan eta autonomoan etortzeko. Gainera, arratsaldean, Jarduera Fisikoaren Munduko Egunean parte hartu dugu. Kalera atera gara eta eskolaren inguruko kaleak aztertzen ibili gara ea seguruak eta irisgarriak diren ikusteko. Mila esker Nerea eta Aitor!   Gainera, honekin batera Ingurumen Aretoak bultzatutako ekimen polit batean parte hartu dugu. Inkesta txiki bat aztertu ondoren gure eskola ondoko kalera atera gara hainbat alderdi ikusteko. Espaloiaren altuera, zabalera, seinaleak, etab. Ondoriorik esanguratsuena hauxe izan da: atari aurrean dagoen zebra-bidean ez dago seinalerik abisatzen bertan dagoela, gainera maiz carga/descarga aparkalekuan kamioiak eta furgoneta handiak kokatzen dira eta ezin dugu ondo ikusi kotxerik datorren ala ez.   Jarraitzen dugu herrian eta herrirako lanean!  

11.GJH- BIDE HEZKUNTZA LH 3 GETXOKO UDALTZAINGOAREKIN

 Aste honetan LH 3.mailako ikasleek Getxoko Udaltzaingoaren bisita jaso dute bide hezkuntzari buruzko tailer bat gauzatzeko. Duela urte asko programa hau oso potentea zen Getxon eta badirudi poliki poliki berriro berreskuratu nahi dutela.  Guztioi ondo datorkigun ekintza da gure eskola herriko erdigunean baitago eta trafikoa, nahiz eta arindu, oraindik nabaria da. Mila esker Getxoko Udaltzaingoari!