Nerea eta Aitorren bisita izan dugu eskolan, Getxoko Udaltzaingoak. Bide-hezkuntzari buruzko edukiak eta jolasak egin ditugu gure ikastetxera era seguruan eta autonomoan etortzeko. Gainera, arratsaldean, Jarduera Fisikoaren Munduko Egunean parte hartu dugu. Kalera atera gara eta eskolaren inguruko kaleak aztertzen ibili gara ea seguruak eta irisgarriak diren ikusteko.
Mila esker Nerea eta Aitor!
Gainera, honekin batera Ingurumen Aretoak bultzatutako ekimen polit batean parte hartu dugu. Inkesta txiki bat aztertu ondoren gure eskola ondoko kalera atera gara hainbat alderdi ikusteko. Espaloiaren altuera, zabalera, seinaleak, etab. Ondoriorik esanguratsuena hauxe izan da: atari aurrean dagoen zebra-bidean ez dago seinalerik abisatzen bertan dagoela, gainera maiz carga/descarga aparkalekuan kamioiak eta furgoneta handiak kokatzen dira eta ezin dugu ondo ikusi kotxerik datorren ala ez.
Jarraitzen dugu herrian eta herrirako lanean!







.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)

Comentarios
Publicar un comentario