Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como ECOLOGÍA

Nekazaritza Ekologiko Azoka Algortan!

      Algortako Geltokiko plazak XVII. Bio Getxo Nekazaritza Ekologikoaren Azoka hartuko du larunbat honetan, hilak 9, goizeko ordutegian, 10:00etatik 15:00etara, Ekolur Bizkaiko Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak antolatuta, Udalarekin lankidetzan. Azokaren helburua produktu ekologikoen ekoizpen eta kontsumo arduratsu eta osasungarria sustatzea da. Horregatik, hainbat produktu ekologiko jarriko dituzte salgai, hala nola frutak, barazkiak, gaztak, marmeladak, ogia eta kontserbak, besteak beste. Era berean, erakusketarien ohiko topaketa egingo da, gehien bat Bizkaitik etorritako ekoizle eta elaboratzaileen partaidetzarekin, baina baita Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako hainbat lekutatik etorritakoen partaidetzarekin ere.