Aste honetan LH 3.mailako ikasleek Getxoko Udaltzaingoaren bisita jaso dute bide hezkuntzari buruzko tailer bat gauzatzeko. Duela urte asko programa hau oso potentea zen Getxon eta badirudi poliki poliki berriro berreskuratu nahi dutela.
Guztioi ondo datorkigun ekintza da gure eskola herriko erdigunean baitago eta trafikoa, nahiz eta arindu, oraindik nabaria da.
Mila esker Getxoko Udaltzaingoari!
Comentarios
Publicar un comentario