Asiako liztorra / Espezie inbaditzaileak : Erronka: Gaur egun, lehen hemen ez zeuden espezieak daude. Zer gertatzen ari da? Gaur egun gure inguruan aurkitzen ditugun espezie batzuk ez dira beti hemen egon. Horien artean, espezie inbaditzaileak aurkitzen ditugu, hala nola Asiako liztorra. Baina… zein espezie daude benetan Getxon? Ba al dakigu haiek ezagutzen? Zer eragin dute? Zer daki herritarrek espezie horiei buruz? Zuen misioa: Getxoko espezie inbaditzaileekin eta biodibertsitatearekin zer gertatzen ari den ikertzea eta, pistak bildu eta aztertu ondoren, hautemandako egoera hobetzen lagun dezakeen ekintza bat diseinatzea. Gaur gure 5.mailako Lander eta Ariane ikasleek Getxoko Agenda 2030eko programako 1.bileran parte hartu dute herriko beste umeekin batera. Honetan zein gai orokorra landuko dugun ikasturte honetan zehar erabaki dute. Mila esker bikote!!!