Ir al contenido principal

Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2020
Lagun agurgarriak, Getxoko Ingurumen Aretotik 2020ko martxoko programa osatu dugu eta bertan, martxoaren 29an, TRUKE AZOKA (BIGARREN ESKUKO AZOKA) izeneko jarduera programatu dugu. Ekintzaren helburua, gehiegizko kontsumoa ekidin eta objektuen berrerabilpena sustatzea da. Izan ere, kontsumoa gure eguneroko bizitzaren zati bat baita eta askotan mota guztietako produktu eta zerbitzuak kontsumitzen bait ditugu; gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren arloetan dituen ondorioetan erreparatu gabe. Garapen iraunkorra lortzeko alternatiba kontsumo arduratsuaren jarraibideak sustatzea da; eta hori da ekintza honekin lortu nahi duguna. Kontsumo arduratsua sustatzeko, kontsumitzen ditugun produktuen bolumena murriztea eta hauen erabilpena “aprobetxatzea” sustatu nahi dugu, botatzen diren gauza asko berrerabili bait daitezke eta batentzako erabilgarria ez dena beste batek aprobetxa bait dezake. Getxoko Ingurumen Gelan gure instalazioak eta azpiegiturak jarri nahi ditugu ekimen honen eskura,